Hemeroteka Musika 

Azkena Rock merkeago, Gazte Txartelarekin

Musikazalea bazara eta Gasteizko ARF Azkena Rock festibalera joateko asmoa baduzu, adi: hartu zure Gazte Txartela eta %38ko deskontua eskuratuko duzu sarrerak erosterakoan. Ez galdu aukera. ARF jaialdia ekainaren 21etik 22ra egingo da. Aurtengo kartela izen handiz beterik dator: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá, Jane’s Addiction, Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets, The… Irakurri gehiago
Formakuntza Hemeroteka 

IDarte: Diseinua ikasteko aukera

Euskadiko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola Publikoak (IDarte) zabalik du 2024-2025 ikasturterako izena emateko eta matrikula egiteko epea. Ikasle berriek Diseinuko Goi Mailako Irakaskuntzako bi gradutan eta goi mailako hiru heziketa ziklotan sartu ahal izango dira. IDarte aukera bikaina da artearen eta diseinuaren alorretan lan egin gin nahi duten gazteentzat. Bere ikasketek sorkuntza eta diseinu-industrien sektorean lan egiteko gaitasuna ematen… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2024

35. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da Donostian maiatzaren 18tik ekainaren 14ra bitartean. Donostia Gazteriak antolatzen du ekitaldian, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela. 18… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak 

EGK-ko Formakuntza Plana

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), bere Batzar Orokorrean EGK-ko 2024 Formakuntza Plana EGK osatzen duten elkarteei aurkeztu die. Formakuntza Plan honek gazte elkarteen formakuntza beharrak asetzeko asmoz, bi programatan oinarritu du bere jarduna: Formakuntza Plana eta Ahalbidetuz. Formakuntza Planak gazte elkarteak indartu nahi ditu, formakuntzaren bidez laguntza teknikoko prozesuak ezarriz. EGKren ustez, formakuntza da gazte-elkarteak indartzeko eta gazteen parte hartzea sustatzeko… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak 

Enpresetan praktika ordainduak egiteko bekak

Busturialdeko enpresetan lanekoak ez diren praktika ordainduak egiteko bekak atera dituzte Busturialdean. Busturialdeko hainbat udalek (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika_Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrietako udalek) sustatzen dituzte beka horiek, Lanbideren bitartez. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere badu programa honek. Beka hauen bitartez, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango duzu. Hileko zenbateko garbia 900… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Gazteentzako baliabideak 

Dantzertin dantza eta arte eszenikoak ikasteko aukera duzu

Dantzerti du izena Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak. Duela sei urte sortu zen eta, beraz, zazpigarren promozioa hartuko du 2024-2025 ikasturtean. Askorentzat oraindik oso ezaguna ez bada ere, aukera egokia da arte eszenikoen eta dantzaren esparruan lan egin nahi duten gazteentzat, bai antzezle eta bai dantzari gisa. Eskolak apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturterako izena emateko… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Udako Ola: Gazteentzako Sormen Egonaldia

Loraldia festibalak Udako Ola gazteei zuzendutako sormen egonaldiaren hirugarren edizioa antolatu du. Ekainaren 24tik 29ra bitartean eta 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, arloko profesionalen eta erreferenteen eskutik. Edizio honetan, besteak beste, Ane Labaka, Josu Martinez edo Dantzaz dantza taldea. Udako Olak transmisioalantzea, sormena sustatzea eta espazio sortzaile berri bat proposatzea… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Gazte sortzaileentzako beka Gasteizen

Gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka antolatu dute Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak. Deialdiak hiru helburu ditu: gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea, Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez, eta gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea. Deialdian parte hartzeko, Gasteizen edo Arabako erroldatuta egon behar duzu eta 16 eta 35 urte bitartekoa izan. Bi… Irakurri gehiago
Dantza Ikastaroa Influencer Musika Musika Eletronikoa Teknologia Tutorialak (influencer) 

Xare Jardunaldia 2024, Barakaldon

400 ikasle inguruk parte hartuko dute martxoaren 13an eta 20an Barakaldon egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian. Lehenengo aldiz, Tumatxak ere parte hartuko du jardunaldietan, Peio Hernández musikari eta eduki-sortzaileak emango duen tailerraren bidez. Barakaldoko, Portugaleteko eta Santurtzi zortzi ikastetxek parte hartuko dute Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian, martxoaren 13an eta 20an.… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 32