Hemeroteka 

Aste teknologikoa (Gaztekluba)

Robotikaren oinarrizko jakingarriak irakatsiko dituzte, Bilboko Gaztekluba programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Lantegi bat, bere beso robotiko eta garraio-zintekin erreproduzituko dute bertan. Horretarako, elkarlanean nola programatu eta lan egin ikasiko dute parte-hartzaileek, hainbat erronkari aurre eginez, Manipulatu beharreko piezak identifikatzen dituzten sentsoreak erabiliko dituzte horretarako, beharrezko zereginak osatuz eta 3Dn diseinatzen eta inprimatzen ikasiz. Apirilaren 11tik-14ra. 11:30 – 13:30. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Dekorazio tailerra: japan bags (Gaztekluba)

Diseinatzea gustatzen zaizu? Orduan, gehien gustatzen zaizuna diseinatzeko aukera izango duzu, motxila batean, gero etxera eraman eta nahi duzun tokietan erakusteko. ‘Tote baga’ diseinatzen ikasiko duzu Aste Santuko oporretan Bilboko Gaztekluba programaren barruan antolatutako tailer honetan.https://bilbaogazte.bilbao.eus/gazteklubaastesantua/ Animatu eta eman izena! Apirilak 14 17:30 – 20:00. Doan. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Japan Weekend 2024

Otsailaren 24an, Japan Weekend ospatuko da Bilbon. Barakaldoko BECek Asiako kulturaren, Mangaren eta Animearen jarraitzaileentzat egindako ekitaldia, edizio honetan: tailerrak, bideojokoen txapelketak, cosplay, dantza eta karaoke lehiaketak, besteak beste prestatu ditu fenomeno honetaz gozatzeko! Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Musika konposatzen (Gauekoak)

Inoiz abesti propio bat egitea pentsatu baduzu,hutsetik konposatu, grabatu eta ekoiztu, hemen duzu hori egiteko behar den guztia ikasteko aukera. Oinarriak irakatsiko dituzte Gasteizko Gauekoak programaren baitan antolatutako ikastaro honetan. Bi saioetan banatuko den jarduera honetan musikaren sortze prozesuan eta abesti original baten grabaketa eta ekoizpenean zentratuko dira. Lehenengo esaioan musika pieza bat sortuko dutebere egitura, armonia, melodia, erritmo eta letra landuz. Bigarrenean… Irakurri gehiago
2023an jarraitu beharreko artista gazteak Musika 

Ice Spice

Ice Spice rap abeslari gazteak leku bat bereganatu du musikaren industrian bere estilo bereziarekin eta letra liluragarriekin. Brooklyneko (New York) kaleetan hazia, Ice Spiceren kantuek auzo horretako bizipenak islatzen ditu. Artikulu honetan, Ice Spiceren bizitza, karrera eta musika aztertuko ditugu. Ice Spice Brooklynen (New York) jaio eta hazi zen. Jamal Smith du benetako izena. Familia txiro batean hazi zen, eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

“Udaberri Azidoa” Les Bobé Bobé

Umorezko euskarazko antzerki emanaldia antolatu dute Gasteizen, Gauekoan programaren barruan. ‘Udaberri azidoa’ du izenburu eta Les Bobé Bobé konpainiaren eskutik dator. Drogak, laguntasuna, erantzunkizunak eta zalantzak, borrokaren beharra, sexua eta ezinbesteko heriotza. Horretaz guztiaz hausnartu eta barre egiteko aukera! 2023/02/17 19:00 – 20:30 Aldabe Gizarte Etxea (Ekitaldi aretoa) Gazteak Euskara Udaberria heldu da! Erli pozaren pozaz dator berria ematera, baina… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Audience

Audience taldea 2000ko hamarkadan sortu zen eta geroztik izugarri gustatu zaigu urte hauetan zehar jorratzen duen sustrai amerikarreko rock&rolla. 2023. urtean, ‘B. D. Berrikusia’, Bob Dylanen omenezko albuma. Diskoa osatzen duten itzulpenak Xabier Paya bertsolari eta itzultzailearenak dira. Bertan, Duluth-eko bardoaren etapa ezberdinetako bederatzi abestiren egokitzapen dotoreak biltzen dira. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Gailu

Proiektu musikal interesgarri bezain sailkaezina dugu Gailu. 2021ean berpiztu zen taldea, bi hamarkadako isilune luzearen ondoren. Drake, Mikel Txopeitia eta bere anaia Okene elkartu ziren orduan, hainbat talderekin lan egin ondoren (Fermin Muguruza, BAP, Anari, Inoren Ero ni…). ‘Begiak, egiak ba ote?‘ lan bikaina kaleratu zuten orduan. Bateria, ahotsa eta sanpleak erabiltzen dituzte, testu landu eta perkusiboekin batera. Horrela, euskal… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Aria

Donostian sortutako musika taldea dugu Aria. Testu barnerakoiak, pop doinu leuneta eta iradokitzaileetan biltzen ditute. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago, bere ibilbidean zehar sortutako abestiak talde formatura pasa dituena. Berarekin batera, Iñaki Ortego (Laurobako pianista ohia) Ion Larrañaga (bateria) eta Iñaki Olaskoaga (gitarra). .2023an aurkeztuko dute euren lehen diskoa, Domenico Gargano ekoizle italiarrak grabatu eta editatua. ‘Urdin’ du izenburu… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Akai Solo

Akai Solo New York aldetik datorkigun rap abeslari gazte eta interesgarria da. lehenengo pausoak “Hand Job Academy” taldearekin eman zituen eta 2019an, estudioko albuma argitaratu zuen, “Eleventh Wind” izenekoa, , hip-hop eta jazzeko elementuak eta R&B nahastuz. Akairen Solok estilo bereizgarria sortu du urte hauetan zehar, eklektizismo musikala eta gai sozialak jorratzen dituzten testu landuak uztartuz. Azken urteotan hainbat album… Irakurri gehiago
1 17 18 19 20 21 32