Dj Tailerra (Bilbao Gazte)

Partekatu

Dj Makalak ikastaroa eskainiko du 2023ko Gabonetan Bilbon, Bilbao Gazte programaren barruan. DJen iragana eta oraina ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, mundu analogikotik digitalera. Binilodun plater profesionalak (disko-jogailuak), egungo softwareak, app-ak eta mp3 bidezko DJ kontrolagailuak erabiltzen eta maneiatzen lan egingo dute.

Ikastaroan, abestiak nahasten ikasiko dugu. BPMak (minutuko beatak) doitzen, keynoteak (abestiaren funtsezko nota), efektuak erabiltzen (reverb, flanger, delay,…), loopak egiten (begiztak), mashup bat sortzen (bi abesti bakarrean), remix bat egin,…instalatu eta praktikan jarriko ditugun app-ak eta tresna profesionalak erabiliz, bakarka zein taldean, tailerreko parte-hartzaile bakoitzak ekarriko dituen gailuetan (PC, Tablet, Smartphone).

Urtarrilaren 2tik 4ra

Prezioa: 6€.

Lekua: Makergunea.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu