Busturialdeko Enpresa Ideia Lehiaketa 2025

Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketa martxan da jada, eskualdeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ekimen hau Bermeo eta Gernika-Lumoko udalek, Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, gazteen artean ekintzailetza sustatzeko helburuarekin.

Lehiaketaren bidez, enpresa ideia berritzaileak saritu nahi dira, Busturialdean enplegua eta garapen ekonomikoa bultzatuz. Proiektuak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 7ra arte egongo da zabalik, eta guztira 7.000 euro banatuko dira lau kategoriatan:

  • 🥇 Lehen saria: 3.000 € + urtebeteko aholkularitza
  • 🥈 Bigarren saria: 2.000 € + 6 hilabeteko aholkularitza
  • 🌿 Lehen sektoreko ideia onena: 1.000 €
  • 🔁 Errelebo enpresarialaren sari berezia: 1.000 €

Parte hartzeko, proposatutako enpresa-ideiek Busturialdean kokatuta egon behar dute, eta proiektuak 2024an edo 2025ean sortuak izan daitezke.

Izen-ematea eta oinarriak: www.gaztedibusturialdea.eus

Sari banaketa abenduaren 4an egingo da.

Erlazionatutako sarrerak