Migrazinoa lehen pertsonan bizitzeko esperientzia heldu da Bilbora

Tumatxa Gazteak

🎥 Migrazinoaren errealidadea modu guztiz murgiltzailean ezagutu gura badozu, adi Alejandro G. Iñárrituren “Carne y Arena” esperientziari.

🌍 Errealidade birtualaren bidez, erbestera jo behar izan daben pertsonen bidea lehen pertsonan bizitzeko aukerea eskaintzen dau lan honek. Oinez ibili, ingurunea sentidu eta migrazino prozesuan bizi diran hauskortasuna eta duintasuna gertutik ezagutzeko esperientzia da.

🏆 Lanak 2017an Hollywoodeko Akademiaren sari berezia irabazi eban, “esperientzia narratibo bikaina” izateagatik.

📍 “Carne y Arena” Bilbon egongo da ikusgai ekainaren 20ra arte, EITBren egoitzako 5. platoan (Capuchinos de Basurto 2).

✨ Entzutea eta bizitzea ez dira bardina, eta esperientzia honek migrazinoaren inguruko beste begirada bat eskaintzen dau.

➡️ Trailerra ikusi eta sarrerak eskuratu gure profileko estekearen bidez.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak