Olaia Inziarte
2022an nabarmendu den euskal musikari gazteetako bat dugu Olaia Inziarte (Oronotz, Nafarroa, 1999). ‘Lehengo lepotikan burua’ haren lehen albuma soinu tradizionalak eta abangoardiako biltzen ditu, dotorieziaz betetako kantuetan.
Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako eraginen bilduma bat da Olaia Inziarteren lehen lana. Pop iluna eta indie-a uztartzen ditu Billie Elish bezalako artisten eragina duen musikariak.
Sustraiekiko errespetua eta esperimentatzeko gogoa nabariak dira haren musikan. Horregatik guztiagatik, jarraitu beharreko musikari gaztea dugu Olaia Inziarte.
