Santander Bekak deialdia zabalik (2024-2025)
Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko ikasketak egiten ari bazara, Banco Santander-ek eskaintzen dituen beka-programan izena emateko aukera duzu. Inskripzioa egiteko epea urriaren 31n bukatuko da.
Guztira, 1.000 euroko 958 beka emango dituzte. 2024/2025 ikasturterako deialdiaren zerrendan agertzen diren Estatuko unibertsitateetako batean goi mailako LHko, graduko, masterreko edo graduondoko ikasketetan matrikulatuta egotea besterik ez duzu behar.