Portugaleteko Zinema Express lehiaketa

Partekatu

Gai ikusten duzu zure burua film labur bat grabatzeko hamar orduko epean? Erantzuna baiezkoa bada, Portugaleteko Dale al Play elkarteak antolatu duen Zinema Express lehiaketan parte har dezakezu.

Jaialdia irailaren 24an (laruntata) egingo da eta inskripzioa on-line egin behar da irailaren 7ra bitartean. Izen-ematea taldeka egin behar da eta talde bakoitzak zazpi kide izan ditzake gehienez.

Filmaren gaia lehiaketaren egunean berean jakinaraziko da, Portugaleteko Gazte Gelan. Parte-hartzaileek bederatzi orduko epea izango dute goizeko 9etan hasita gehienez hiru minutuko pelikula grabatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jaialdiaren webgunera jo dezakezu.

Sariak, berriz, honako hauek izango dira:

1. saria: 1.000 € + trofeoa

2. saria: 800 € + trofeoa saria:

3. saria 600 € +

Trofeoa Akzesita saritu gabeko Portugaleteko egile onenari.

Trofeoa Euskaltel Saria euskaraz ekoiztutako film labur onenari.

Noiz:

  • 1. saria: 1.000 € + trofeoa
  • 2. saria: 800 € + trofeoa
  • 3. saria: 600 € + trofeoa
  • Akzesita saritu gabeko Portugaleteko egile onenari: trofeoa
  • Euskaltel Saria euskaraz ekoiztutako film labur onenari: trofeoa

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu