42 Urduliz: lanbide digital berrietarako prestatzeko aukera paregabea Bizkaian
Teknologiaren munduan lan egin nahi duzu baina nondik hasi ez dakizu? 42 Urduliz proiektua aukera bikaina da. Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ekimena da, eta etorkizuneko lanbide digitaletan trebatzeko prestakuntza berritzailea eskaintzen du.
18 urtetik gora badituzu eta ikasteko gogoa, ez duzu ez programazio-ezagutzarik ez titulazio akademikorik behar. Sartzeko, bi fase gainditu behar dira: online testa eta 26 eguneko hautaketa-aldia, piscine izenekoa. Esperientzia intentsiboa da, baina baita bizitza- eta ikaskuntza-mailan oso aberasgarria ere.
Prestakuntza Urduliz Dorren egiten da, eta ohiko ikasketa-eredutik urruntzen da: ez dago klaserik ezta irakaslerik ere. Pareen arteko ikaskuntza, autoikaskuntza, gamifikazioa eta talde-lana dira oinarriak. Horrela, Big Data, Adimen Artifiziala, Blockchain edo IoT bezalako arloetan lan egiteko prestatzen zaitu.
Astero informazio-saioak eta Open Day-ak egiten dituzte. Xehetasun guztiak eta izen-ematea: 42urduliz.com. Teknologiaren abentura hasteko prest?
