Ithaka + Muzak (Katapulta Tour)

Partekatu

Kontzertu interesgarria Ithaka eta Muzak taldeekin, Gipuzkoako talentu gazteak sustatzea helburu duen Katapulta Tour zirkuituaren baitan.

Ithaka taldea 2021ean sortu zen, Orioko eta Zarauzko lau gazteren ekimenez. Hauek dira taldeko kideak: Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua), Eneko Eizagirre (Baxua), Arantza Igartua (Gitarra eta ahotsak) eta Josune Freire (Bateria, saxofoia eta ahotsak).

2022an Euskadi Irratiak antolatutako Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi zen Ithaka, ‘Amestu dezagun’, ‘Piztiak’ eta ‘Ekaitza’ abestiekin.

Muzak rock progresiboa egiten duen hirukotea da. Ruben Irigoyenek, Joanes Iñurrietak eta Aitor Sagarmendik osatzen duten duten taldeak 2021ean kaleratu zuten lehen diskoa, ‘Programaturik’ izenekoa. 2023ko urtarrilean, ‘Irabaziak eta galerak’, lau abestiko EP-a aurkeztu zuten.

Noiz: Urtarrilak 13.

Non: Sarebe (Urnieta).

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu