Maren, pop berriaren freskotasuna
‘Margaritas y lavanda’ du izenburu Maren kantari eta konpositore gernikarraren lehen diskoak. Freskotasuna darie haren kantu guztiei, adibidez ‘Estación internacional de Teruel’ arrakastari eta ‘Fotosíntesis’ bikainari.
Marenek ‘La Voz Kids’ telebista saioan aurkeztu zuen bere burua, musikan bide propioa jorratzeko batere konplexurik ez duela erakutsiz. Zuzenean ikusteko aukera izan dugu (adibidez, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskaini zuen emanaldi bikainean) eta izugarri gustatu zitzaizkigun haren freskotasuna eta jokabidea.
‘Te invito a mi piscina para matarte’ kantu dibertigarria, adibidez, konfinamenduan idatzi zuen eta argi utzi zigun unerik ilunenetan ere baikor izateko motiboak aurki daitezkeela.
Hori guztiagatik, Marenen hurrengo lana entzuteko irrikaz gaude.