Ikasi adimen artifiziala erabiltzen modu arduratsuan!
“Domina la IA con prompting responsable” ikastaroa doan eskuragarri dago 2025eko abenduaren 31ra arte, Microsoft eta Founderz-en eskutik. 16 urtetik gorakoentzat, edozein herrialdetatik, eta zure erritmora egiteko modukoa (2 ordu iraupenekoa).
🤖 Adimen artifiziala (AA) egoki erabiltzen ikasiko duzu: eguneroko zereginak automatizatzea, ideiak sortzea eta denbora aurreztea, programatzen jakin gabe. Prompt onak diseinatzen ikasiko duzu, zure sormenari etekina ateratzeko eta zure produktibitatea hobetzeko.
🌍 Hizkuntzak: gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez.
📜 Ikastaroa amaitzean, ziurtagiria jasoko duzu.
🧠 Zer ikasiko duzu?
- AAren oinarriak eta erabilerak
- Prompt Engineering (galderak eta aginduak sortzen ikastea)
- AA zure eguneroko errutinan txertatzea
- Programatu gabe softwareak sortzea
- AA modu etiko eta arduratsuan erabiltzea
