Kuxkuxean 2025-2026: Nafarroako talentu berria oholtza gainean
Musika berriak deskubritu nahi? Itzuli da Kuxkuxean zikloaren bigarren edizioa, Nafarroako artista eta talde hasiberriei euren lan berriak eszenatoki profesionaletan aurkezteko aukera emateko sortua.
📍 10 kontzertu izango dira guztira:
6 ZENTRALeko 2. aretoan eta 4 Totemeko Sala Magnan, urriaren 4tik 2026ko otsailaren 14ra bitarte.
🎙️ Eszenatokietatik pasako dira besteak beste: Bisai, Pingo Potens, Fría Jane, Hartzak Zeruan, The Blackening, Lamina Roma, Jumelage eta Ajou!, besteak beste.
🎧 Taldeak Nafarroako Music Commission-ek sustatutako deialdi baten bidez hautatu dira: 125 proposamen jaso eta 10 aukeratu ziren. Euskarazko proiektuak eta emakumeek gidatutakoak bereziki baloratu ziren.
🤘 Kuxkuxean ez da kontzertu ziklo hutsa: Nafarroako eszena berria ezagutzeko atea da. Etorri eta babestu etxeko musika!
