Gipuzkoako Gazteak Auzolanean: sei proiektu, komunitatea martxan!
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteak Auzolanean programak 2025-2026 ikasturterako hautatutako sei proiektuak abiatu ditu. Bederatzigarren edizio honetan, gazteek bultzatutako ekimenek ikuspegi komunitario, sozial eta kultural sendoa dute, sormena eta berrikuntza soziala indartuz.
Aurtengo proposamenak:
- Gure tartea, gure tea: Andoaingo gazte musulmanek emakumeen elkarte autogestionatua sortzen ari dira.
- Altzalore: Altzan haur eta nerabeentzako aisialdi hezigarria euskaraz.
- Lagunok!: euskarazko podcastak formatu bisual eta interaktiboetara jauzia.
- Plazatik plazara: espazio publikoen garrantzia jasoko duen ikus-entzunezkoa.
- Gipuzkoan Bizi Kirola: diziplina gutxi ordezkatuei ikusgarritasuna.
- Loveo: sexu-hezkuntzako material digitalak gazteleku eta ikastetxeetarako.
Sortu zenetik, programak 32 proiektu eta 113 gazte babestu ditu; guztira 171.000 € baino gehiago inbertituta. Gazteak Auzolanean erreferente bihurtu da: gazteak eraldaketaren motorra dira!
