Dancehall ikastaroa Donostiako Kontadoresen

Dancehall ez da soilik dantza: Jamaikako sustraietatik sortutako kultura bizia da, energiaz, komunitatez eta askatasunez betea. Andrea Vitoria irakaslearekin, gorputza mugituko dugu, erritmoa sentituko dugu eta jarrera lantzeaz gain, gure burua adierazteko espazio seguru eta dibertigarri bat sortuko dugu.

Ikastaroaren helburua da dantza ikasteaz gain, norbere autoestimua indartzea, gorputza eta emozioak ospatzea, eta talde batean haztea.

🗓 Noiz: Urriaren 14tik otsailaren 10era, asteartero
🕕 Ordua: 18:30 – 20:00
📍 Non: Kontadores Zentroa (Donostia)
👥 Plazak: 16 pertsona
💶 Prezioa:
• 18-24 urte: 31,50 €
• 25-30 urte: 34,65 €
*Gizarte-laguntza jasotzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

🎒 Arropa erosoa eta ur botila ekartzea gomendatzen da.

Etorri mugitzera, gozatzera eta komunitate baten parte izatera!

Erlazionatutako sarrerak