Adrenalina hutsa Baztanen: multiabentura egun osoa 20 eurotan!
Tumatxa Gazteak
Abentura gustuko baduzu, hau zuretzat da! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, aukera aparta dute Baztan Abentura Parken egun osoko multiabentura jardueraz gozatzeko.
18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako proposamen honek emozioz beteriko lau erronka biltzen ditu, natura ikusgarriaren erdian.
Egun osoan zehar honako jarduerak egin ahal izanen dituzu:
- Canoping edo tirolina erraldoien zirkuitua: 300 eta 460 metro arteko lau tirolina, 120 metro baino gehiagoko altueran.
- Via ferrata handia: Bearzungo arroiletik lehen tirolinaren plataformara igotzeko ibilbidea, segurtasun sistema jarraituarekin.
- Mega pendulua: 100 metroko altueratik jauzi ikusgarria, 140 metro inguruko hegaldiarekin.
- Arroila-aquapark naturala: ur-toboganak, putzuetara jauziak eta rappelak uztartzen dituen abentura freskagarria.
Datu praktikoak
- Norentzat: 18 eta 30 urte bitarteko gazteak.
- Plazak: 50.
- Prezioa: 20 euro.
Baztaneko paisaia ikusgarriak ezagutzeko eta lagunekin egun ahaztezina pasatzeko aukera ederra da. Adrenalina, natura eta dibertsioa uztartzen dituen plan horietako bat.
Prest zaude erronkari aurre egiteko? 🌲🧗♂️💦⚡
Europako Gazte Txartelaren titularra zara Nafarroan edo beste autonomia erkidego edo herrialde europar batzuetan eta foru erkidegoan bizi zara? Esperientzia hau zuretzat da. 18 eta 30 urte bitartean badituzu, prest egon abentura egun osorako. 50 plaza ditugu eskuragarri, eta prezioa 20.00 €-koa da.
Egun osoa abenturaz beteta dago zure zain, baina gogoratu: Baztan Abentura Parkera iristeko garraioa zure kontura da.
Hitzordua 2026ko apirilaren 26an, igandea, baina tamalez, izena emateko epea amaitu da jada.
Plazak ZOZKETA bidez esleituko dira, eta izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunean egingo da. Zorte onekoen zerrenda gure webgunean bertan argitaratuko da.
Plaza irabazi duzula jakin bezain laster, email bat jasoko duzu ordaindu beharreko kopurua eta epea adieraziz. Epea igaro eta ordaindu ez baduzu, zure plaza galduko duzu eta beste izen-emate batzuen artean banatuko da.
Irabazleen zerrenda 2026ko apirilak 13an argitaratuko da gure webgunean.
Gainera, jarduera hau zure gogokoen artean gehitu dezakezu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APP bidez, beti eskura eduki dezazun. Oraindik ez baduzu, deskargatu Android edo iOS-erako.
EUROPAKO GAZTE TXARTELA NAZIOARTEKO carnejoven@navarra.es
Informazio gehiago: www.juventudnavarra.es/eu
