Basati – Gaitz Ilunen Ordua: metal euskalduna bizirik dago
Tolosan sortutako Basati taldeak 2025ean bere bigarren diskoa kaleratu du: Gaitz Ilunen Ordua. Euskarazko heavy metalari eusten dion laukoteak (Axipu gitarrean, Marcus ahotsean, Gartzi baxuan eta Sama baterian) 12 kantaz osatutako lana aurkezten du, doinu eta erritmo indartsuz betea.
Autoeditatutako disko honek metal klasikoaren zaleak zoratzeko moduko bidaia eskaintzen du: zuzeneko energia, riff sendoak eta melodia gogorrak uztartzen dira abestiz abesti. Irekiera indartsua da “Zure Zigorra”-rekin, eta hortik aurrera ez da abiadura jaisten: “Etorkizun Lluna”-k riff nagusi harraparia dakar, “Galdurik”-ek pisu eta iluntasuna, eta “Aske Izateko Desira”-k indarra eta melodia uztartzen ditu, Axipuren gitarraren lan bikainarekin.
2017an sortu zenetik, Basatik metal euskaldunaren sugarra bizirik mantentzen du, Su Ta Gar edo Latzenen oihartzunak gaur egungo soinura ekarriz. Gaitz Ilunen Ordua benetako gozamena da heavy klasikoa euskaraz entzun nahi duen ororentzat.
