NORABIDE zerbitzua Barakaldon: entzun nahi zaitugu, zure ongizatea garrantzitsua da

Azkenaldian burua mila puntutara badoa –estresa, antsietatea, fokurik eza, sare sozialetan etengabe alderatzea, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua edo bakardadea– ez zaude bakarrik. Horregatik, Barakaldoko Gazte Bulegoak NORABIDE Focus Group jarri du martxan: gazteentzako ongizate emozionaleko urteko programa.

Urtarrilean hasiko da programa, baina aurretik benetan galdetu eta entzun nahi dizute. Zure iritzia funtsezkoa da: zer behar duzu? zerk kezkatzen zaitu? zer landu nahiko zenuke? Horretarako focus group bat antolatu dute, giro lasaian hitz egin eta proposamenak egiteko.

📅 Eguna: urtarrilak 20
⏰ Ordua (aukeratu txanda): 11:00–12:30 edo 18:00–19:30
📍 Lekua: Gazte Bulegoa

Parte hartu nahi baduzu, izena ematea oso erraza da:

WhatsApp: 688 63 99 35

Emaila: gaztebulegoa@barakaldo.eus

Zure ahotsa entzunarazteko eta hobeto sentitzeko lehen pausoa izan daiteke. Animatu! 🌱

Erlazionatutako sarrerak