2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Habi: Ohartu

Jon Ander Artola (bateria) eta Yeray Gascon (gitarra eta ahotsa) dira Habi taldeko kideak. 2023an ‘Ohartu’ (Elkar) album luze interesgarria argitaratu dute. Lan zuzen, rockero eta gitarreroa da. Eta izugarri gustatu zaigu. Taldea 2018an sortu zen eta geroztik bi disko luze grabatuak zituen, ‘Loratu’ (Autoekoizpena, 2018) eta ‘Koloreak’ (Elkar, 2020). Talde bikaina. Bere diskoa entzutea gomendatzen dizugu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Ghau: Arin Nira

Ghau ez da ohiko musika taldea. 2018an sortu zen, ibilbide luzeko zenbait artistaren eskutik. Jon Horna, Oriol Flores eta Gartxot Unsain dira bere kideak. ‘Arin Nira’ bigarren lan luzea argitaratu dute 2023an. Album interesgarri bezain sailkaezina da. Barruan dugun ume galdua berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketak sortu zien bertako kantuak sortzeko beharra. Elektronika, bide berriak eta esperimentazioa. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Nikotina: Mila kolore

NIkotina taldeak estudioko hirugarren lana aurkeztu du 2023an. ‘Mila kolore’ albumean reggae-a nagusi den arren, reggaetoia eta dancehall zipriztinak ere ageri dira. Kolaborazio ugari biltzen du diskoak: Keif, Nur, Uwaprods eta Kataluniako Vanila Sound. Diseinua berriz eta Nuria Garmendia. Irungo “Gua Estudioan” grabatu eta masterizatu dute. Stepi Selektah berak sortutako instrumentalez horniturik dago. Reggae estiloa nagusi den arren baditu reggaetoi… Irakurri gehiago
1 … 3 4 5 6 7 … 9