Ziraun

Ziraun taldearen estudioko lehen lana iritsi zaigu 2023an. ‘Argitik’ izenburuko EPan rock iluna eta melodia itsaskorrak bildu ditu Gernikako boskoteak, Jon Urriolabeitiaren (KortuRec estudioa) gidaritzapean. Lanean Liher taldeko Lide Hernando edota Moonshine Wagon taldeko Lander Lourido musikarien lankidetzak izan dituzte.

Gehiago irakurri

Attürri

Attürri talde nafarrak debuteko albuma aurkeztu du 2023. urtean, Tough Ain’t Enough Records zigiluaren eskutik. Bost abesti indartsu, pun-rock gordinez beteak. Hori guztia 300 binilo beltzean, edizio mugatuan eskuratzeko aukerarekin.

Gehiago irakurri

Esanezin: Erretratu bat

Esanezinen du izena Ianire Aranzabe kantari eta konpositorearen proiektuak. Txikitatik izan zuen musikarekiko grina eta 2023an aurkeztu du bere ametsak eta barne mundua islatzen dituen ‘Erretratu bat’ izenburuko debuteko lan bikaina. Pop doinu dotoreak, ahots lehun bezain aderazkorra. Hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea.

Gehiago irakurri

Silitia: Hiru ate

Punk, funk, elektro euskal rock… zein ote da Silitia bikote bizkaitarraren estiloa? Ez zaigu axola. Beraien kantu lotsagabe, dibertigarri eta freskoak izugarri gustatu zaizkigu. ‘Hiru ate’ izenburuko album interesgarria aurkeztu dute 2023an. Testu ironikoak biltzen dituzten sei abesti dira, arretaz entzutea merezi dutenak.

Gehiago irakurri

Ibil bedi: Goldea

2023an argitaratutako ‘Goldea’ album luzearekin, Ibil Bedi taldea nolabaiteko heldutasunera iritsi dela esan daiteke. «Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin«, halaxe azaltzen du taldeak ideia hori diskoaren aurkezpena egiterakoan. Diskoak biltzen dituen hamar abestiak oso modu desberdinean sortu eta ekoitzi dela esan genezake. Hainbat geruza gehitu dizkiete horietako guztiei: gitarra distortsionatuak…

Gehiago irakurri

Kai Nakai

Kai Nakai (Iratxe Aguilera Barrio) musikari gasteiztarra aitzindari izan zen 2020 euskarazko regetoia abesten. ‘Baimenik gabe’ (2020) izan zen bere debuteko album luzearen izenburu adierazkorra. 2023 hainbat single borobil oparitu dizkigu, besteak beste ‘Gugan dago’. Askatasunari abesten dioten kantu alai eta dantzagarriak.

Gehiago irakurri

Ken Zazpi: Orkestrarekin

Ken Zazpi talde mitikoak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako zuzeneko album bikaina argitaratu du 2023an. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, belaunaldi baten soinu-banda idatzi duen taldearen kanturik ezagunenak formatu sinfonikoan entzuteko aukera.

Gehiago irakurri

Habi: Ohartu

Jon Ander Artola (bateria) eta Yeray Gascon (gitarra eta ahotsa) dira Habi taldeko kideak. 2023an ‘Ohartu’ (Elkar) album luze interesgarria argitaratu dute. Lan zuzen, rockero eta gitarreroa da. Eta izugarri gustatu zaigu. Taldea 2018an sortu zen eta geroztik bi disko luze grabatuak zituen, ‘Loratu’ (Autoekoizpena, 2018) eta ‘Koloreak’ (Elkar, 2020). Talde bikaina. Bere diskoa entzutea gomendatzen dizugu.

Gehiago irakurri

Letagin: Zurrunbiloan

Letagin talde oñatiarrak ‘Zurrunbiloan’ izenburuko EPa argitaratu du 2023an. Rock gitarreroz betetako sei kantuk osatzen dute lan. Julen Agirre, Unai Lete, Mikel Aginagalde eta Iban Idigoras dira taldeko kideak. Aurretik Potemkin, Show Business, Bagauda edo Asfiksia bezalako taldeetan ibili ostean, 2018. urtean taldea.

Gehiago irakurri

Ghau: Arin Nira

Ghau ez da ohiko musika taldea. 2018an sortu zen, ibilbide luzeko zenbait artistaren eskutik. Jon Horna, Oriol Flores eta Gartxot Unsain dira bere kideak. ‘Arin Nira’ bigarren lan luzea argitaratu dute 2023an. Album interesgarri bezain sailkaezina da. Barruan dugun ume galdua berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketak sortu zien bertako kantuak sortzeko beharra. Elektronika, bide berriak eta esperimentazioa.

Gehiago irakurri