Turismo Aktiboko Jardueren Ikastaroa

Turismo aktiboko kirolaren alorrean lan egin nahi baduzu, hemen duzu aukera Busturialdeko turismo zerbitzuek eta Bizkaiko Foru aldundiak antolatutako ikastaro honetan. Ikastaroa maitzean egingo da Laidako hondartzan eta lau modalitate ikasteko aukera eskainiko du:

-Piraguismoa Urdaibaiko itsasadarrean

-Kanoa zeharkaldia Urdaibaiko itsasadarrean.

-Sup – Stand Up Paddle, zutik arraun egiteko jarduera.

-BigSUP, taldeko Stand Up Paddle taula.

Lehentasuna izango dute Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu-titulua edo lizentziatura edo baliokidetzat jotako kirol irakaskuntza edo titulua duten 35 urtera arteko Busturialdeko eta Lea-Artibaiko gazteek. Haientzat 110 euro kostatuko da matrikula eta gainerako guztientzat, berriz, 350.

Ikastaroa amaitu ondoren, sektoreko enpresetan lan egiteko aukera egongo da.

Informazioa eta izen-ematea: 946257609 / 946179158 – info@gaztedibusturialdea.eus

Noiz? Maiatzaren 8,9,20,21 eta 22

Erlazionatutako sarrerak