Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

Lindy Hop hastapen tailerra (Gauekoak, Gasteiz)

Lindy Hop dantzara hurbiltzeko tailerra eskainiko dute Gasteizen, Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan. Inskripzioa on-line egin daiteke Udalaren web orriaren bidez. Parte-hartzaileek estilo horren erritmoak, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta oinarrizko irudiak ikasiko dituzte. Amaitzeko, ordu beteko dantza soziala egingo dute jam formatuko zuzeneko musikarekin, Non: Landatxo gizarte-etxean. Noiz: Irailak 30. Ordutegia: 17:30 etatik 20:30 etara eta 20:30etatik 22:00etara. Irakurri gehiago
Arte Hemeroteka Ikastaroa 

Irudi disidenteei buruzko tailerra (Azkuna Zentroa)

Macarena Recuerda Shepherd artistak ‘Cosa. Intervenir un cuerpo’ tailerra emango du Bilboko Azkuna Zentroan. Sorkuntzari laguntzeko 2022ko Babestu programako artista egoiliarra da eta Maia Villot artistarekin batera emango du ikastaroa. “COSA. Intervenir un cuerpo” irudi disidenteei buruzko ikerketa bat da, gorputz normatiboaren irudiarekin hautsi nahi duena, aztergai bilakatuta. Sorkuntza prozesuan erabilitako praktika artistikoak partekatuko ditu parte-hartzaileekin gorputz normatiboaren irudiarekin hautsi… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Hemeroteka Teknologia Tumatxa! 

Irudi digitalari buruzko tailerra (Azkuna Zentroa, Bilbo)

Inoiz pentsatu duzu nolako eragina duen gizarte digitalak gure buruarengan? Zer ondorio du gure gorputz fisikoentzat gure irudi digitalarekin sortzen den disoziazioak? Ba horretaz jardungo duten Bilboko Azkuna Zentroan antolatu duten jarduera honetan, Victoria Ascaso artista eta ikertzailearen eskutik. ‘Pretty Sad’ izenburupean, ze aplikazio erabiltzen dugun eta ze funtzionaltasun duten aztertuko dute parte-hartzaileek. Horrez gain, Instagrameko iragazkien aukerekin eta hainbat… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Dj-rako ekoizpen ikastaroa (Donostia)

Musika elektronikoa ekoizteko behar diren oinarrizko teknika eta jakingarriak ikas ditzakezu Donostia Kulturak antolatutako ikastaro honetan. Irakaslea Telmo Trenor Dj donostiarra da, ‘Maps’ eta ‘Heat’ bezalako lanen egilea. Izena emateko, Donostia Kulturaren web orrira jo besterik ez duzu. Noiz: Azaroaren 7tik 28ra (Astelehenak). Ordutegia: 19:00 – 21:00. Non: Egia Kultur Etxea (Donostia). Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gauekoak, aisialdi alternatiboa Gasteizen

Gauekoak Gasteizko aisialdi alternatiboko asteburuko programak hainbat jarduera eskainiko ditu udazkenean eta neguan. Beraz, kulturaz, kirolaz eta sormenaz gozatzeko aukera aparta dute 16 eta 30 urte bitarteko hiriko gazteek. Gazte-elkarteek eta beste kolektibo batzuek kudeatzen dute programa Udalarekin batera eta, 2010az geroztik, milaka gazte gasteiztarrek hartu dute parte. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Xperimental Fest (Gasteiz, Gauekoak)

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak Xperimental Fest rock psikodeliko jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du irailaren 23an. Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan egingo da kontzertua. Lau talde gazte aukeratu dituzte festibalaren edizio honetarako: Moundrag, Cachemira, Entropía eta Wet Cactus. Noiz: Irailak 23 (larunbata). Ordutegia: 19.00. Non: Jimmy Jazz Aretoa (Gasteiz). Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Hemeroteka Ikastaroa Tumatxa! 

Aisialdirako begirale eta dinamizatzaile ikastaroak

Aisialdi arloan lan egin nahi duzu? Horretarako aukera ematen dizute Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduak 2022-23ko antolatu dituen ikastaroek. Bi diploma eskura ditzakezu: Aisialdirako Zuzendaria, eta Aisialdirako Gizarte eta Kultura Dinamizatzailea. Ikasleek 21 urte izan behar dituzte 2023ko ekainaren 30erako eta formakuntza urritik maiatzera bitarteko asteburuetan egingo da. Prezioa: 350 €. Matrikularen ezeztatzeak: Irailaren 23ra arte, %50. Irailaren 23tik 26ra, %25). Irailaren… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Xtraclub 2022 (Gasteiz) – Udazkena eta neguko programazioa

Gasteizko Udalak antolatutako Xtraclub programak aisialdiko programa zabala eskainiko die 12 eta 18 urte bitarteko gazteei 2022ko udazkenean eta neguan. Programak hainbat jarduera eskaintzen ditu, hala nola tailerrak (zientzia, argazkia, beldurrezko makillajea, koreografiak, hiriko dantza edo lerroko irristaketa), hiri barruko irteerak, abentura txangoak eta bidaia kulturalak. Izena emateko epea irailaren 13an irekiko da eta irekita egonen da plaza libreak dauden… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gipuzkoan Gazte Tour 2022

Gipuzkoan Gazte Tour zikloak arte- eta musika-emanaldi interesgarriak eskainiko ditu 2022ko bigarren seihilekoan. Osasun larrialdiaren ondorioz etenaldi txikia egin ondoren, 2021ean itzuli zen Gipuzkoan Gazte Tour, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Departamentuak 16 eta 25 urte bitarteko gazteei eskaintzen dien aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua. Lehen mailako artistek eta talentu berriek hartuko dute parte ekimenean. Honako hauek dira emanaldiak hartuko dituzten udalerriak:… Irakurri gehiago
1 … 13 14 15 16 17 … 19