Xtraclub 2022 (Gasteiz) – Udazkena eta neguko programazioa

Partekatu

Gasteizko Udalak antolatutako Xtraclub programak aisialdiko programa zabala eskainiko die 12 eta 18 urte bitarteko gazteei 2022ko udazkenean eta neguan.

Programak hainbat jarduera eskaintzen ditu, hala nola tailerrak (zientzia, argazkia, beldurrezko makillajea, koreografiak, hiriko dantza edo lerroko irristaketa), hiri barruko irteerak, abentura txangoak eta bidaia kulturalak.

Izena emateko epea irailaren 13an irekiko da eta irekita egonen da plaza libreak dauden bitartean. Informazio osoa daukazu Gasteizko Udalaren web orrian. Inskripzioa, berriz, on-line egin dezakezu.

Gainera, dantza urbanoko eta kantuko tailerretako parte-hartzaileek erakustaldia egingo dute abenduaren 18an, 18:30ean, Aldabe gizarte-etxean.

#aisialdia#ocio#xtraclub#xtraklub

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu