Bilboko Arte Ederren Museoak bekak eta udako ikastaroa antolatu ditu

Artearen mundua gustuko baduzu, adi: **Bilboko Arte Ederren Museoa**k 2026-2027 ikasturterako prestakuntza-beken eta udako ikastaroaren deialdia ireki du.

Alde batetik, museoak zazpi prestakuntza-beka eskainiko ditu, erakundearen barruan esperientzia praktikoa lortzeko eta museoaren kudeaketako hainbat arlotan trebatzeko. Bekak ekainaren 14ra arte eskatu ahal izango dira.

Bestetik, VII. Udako Ikastaroa egingo da uztailaren 1etik 3ra. Aurtengo gaia arte-legatuak eta dohaintzak izango dira, eta museoek jasotzen dituzten ekarpenek kulturan duten garrantzia aztertuko da. Ikastaroan nazioarteko aditu eta museoetako profesional ezagunek parte hartuko dute.

📅 Bekak eskatzeko epea: ekainaren 14ra arte
📅 Udako ikastaroa: uztailaren 1etik 3ra
📍 Lekua: Bilboko Arte Ederren Museoa
💻 Informazioa eta izen-ematea: bilbaomuseoa.eus

Artearen, museoen edo kulturaren inguruan ikasi eta esperientzia hartu nahi baduzu, aukera oso interesgarria izan daiteke

Erlazionatutako sarrerak