Bateria tutoriala – Martxel Otaño

Bateria jotzen hasi nahi baduzu, tutorial-sorta interesgarria eskaintzen dizu Tumatxak, Martxel Otaño Rock Izar Eskolako irakaslearen eskutik. Lehen bideo honetan, baketak nola heldu eta erabili ikasiko duzu. Eta ez ahaztu asko praktikatzea!

Gehiago irakurri

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.…

Gehiago irakurri

Irudi disidenteei buruzko tailerra (Azkuna Zentroa)

Macarena Recuerda Shepherd artistak ‘Cosa. Intervenir un cuerpo’ tailerra emango du Bilboko Azkuna Zentroan. Sorkuntzari laguntzeko 2022ko Babestu programako artista egoiliarra da eta Maia Villot artistarekin batera emango du ikastaroa. “COSA. Intervenir un cuerpo” irudi disidenteei buruzko ikerketa bat da, gorputz normatiboaren irudiarekin hautsi nahi duena, aztergai bilakatuta. Sorkuntza prozesuan erabilitako praktika artistikoak partekatuko ditu parte-hartzaileekin gorputz normatiboaren irudiarekin hautsi…

Gehiago irakurri

Irudi digitalari buruzko tailerra (Azkuna Zentroa, Bilbo)

Inoiz pentsatu duzu nolako eragina duen gizarte digitalak gure buruarengan? Zer ondorio du gure gorputz fisikoentzat gure irudi digitalarekin sortzen den disoziazioak? Ba horretaz jardungo duten Bilboko Azkuna Zentroan antolatu duten jarduera honetan, Victoria Ascaso artista eta ikertzailearen eskutik. ‘Pretty Sad’ izenburupean, ze aplikazio erabiltzen dugun eta ze funtzionaltasun duten aztertuko dute parte-hartzaileek. Horrez gain, Instagrameko iragazkien aukerekin eta hainbat…

Gehiago irakurri

Lehen lana aurkitzeko laguntza

Ikasketak bukatu dituzu eta praktika edo lan bila zabiltza? Barakaldoko Gazte Bulegoak doako aholkularitza eskaintzen dizu, zure lehen urratsak errazago egiteko lan-munduan. Gazte Bulegoaren web orrian duzu beraiekin harremanetan jartzeko informazio guztia.

Gehiago irakurri

Gazteentzako Entsaio lehiaketa (Europako Batzordea)

Europako Batzordeak 2022ko Gazteentzako Entsaio lehiaketa zabaldu du. Erregai fosilen energien ordez etorkizunerako ekonomia iraunkorrago bat garatzeko ideiaren bat baduzu, irailaren 26ra arte duzu parte hartzeko aukera. Europako Batzordearen web orriaren bidez aurkez dezakezu idazkia.

Gehiago irakurri

Europako surf-skate pistarik handiena Sopelan dago

Surf-skate-a gustatzen bazaizu, zorioneko zaude. Europako pistarik handiena Sopelan egongo da aurrerantzean. Instalazio berrian, entrenamendu profesionalak, ikastaroak, erakustaldiak eta saio libreak egingo dituzte, bai skate-surfekoak eta bai skate tradizionalekoak. Skate-surfa diziplina berritzailea da, eta surfeko maniobrak skate-pistetara eramateko aukera ematen du, han olatuak simulatzen baitira zurezko egiturekin.

Gehiago irakurri