Hemeroteka 

Huntza + Indabe (Gipuzkoan Gazte 2022)

Huntza eta Indabe taldeek kontzertua eskainiko dute Errenterian, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. Huntza taldeak emakumea ahaldundu du Zer izan doinuarekin eta M8ko manifestazioetan grabatutako kliparekin. Folklorea, rocka eta konpromiso soziala eskutik helduta ageri dira Bilboko trikipoteoan sortu eta triki boom gogoangarriaren jai giroa dakarkigun Gipuzkoako taldearen errepertorioan. Irakurri gehiago
2022ko euskal musikari gazteak Kategorizatu gabe Musika 

Janus Lester (2022 euskal musikaria gazteak)

2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Benizze (2022 euskal musikari gazteak)

Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Montauk taldearekin doinu intimistagoak jorratu ondoren, doinu elektronikoen aldeko apustua egin du, ‘Benizze’ (2022) izenburuko bere lehen lanak erakusten duenez. Dance eta trap eraginak nabariak dira ‘Bazatoz’ kantua aurkezpen-txartel izan zuen proposamenean. Kauldi Iriondok zuzendutako klip dotorearekin batera aurkeztu zuen abesti hori Beñat Goitiak. Benizzeren berrien zain gaude, lehen diskoa izugarri gustatu zaigulako. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Loveless

Loveless abeslari eta konpositore gaztea da, eta bere estilo bereziagatik eta abestietan musika-genero desberdinak konbinatzeko trebetasunagatik nabarmendu da. Beste artista famatu batzuk bezain ezaguna ez den arren, haren musikak jarraitzaile ugari irabazi ditu, kalitateari eta originaltasunari esker. Bere ibilbidean zehar, Lovelessek hainbat album kaleratu ditu, prentsa espezializatuaren aldetik kritika oso onak jaso dituztenak. Bere lehen diskoa, “Heartbreak Hotel” izenekoa, 2010ean… Irakurri gehiago
2023an jarraitu beharreko artista gazteak Musika 

Ice Spice (2023ko artista gazteak)

Isis Naija Gaston (Bronx, New York, 2000ko urtarrilaren 1a) mende berriarekin jaio zen, eta, ‘Ice Spice’ goitizenarekin, AEBko rap berriaren adierazle nagusietako bat da. 2021ean hasi zen rapeatzen, eta oso azkar hasi zen nabarmentzen, Bronxeko gazteen errealitatea deskribatzen duen estilo pertsonal bati eta haren testuei esker. Bere “Munch (Feelin’ U)” kanta biral bihurtu zen eta publiko zabalarentzat ezagutarazi zuen artista… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Kid Bookie

Rockean eta metalean artista beltzekiko estereotipoen aurka lan handia egindako artista eta raperoa dugu Kid Bookie. Benetako aitzindaria izan da eta BIPOCko artistek (beltza, indigena eta koloreko pertsona) eredutzat hartu dute. Benetako aitzindaria da, eta ziur jarraituko du 2023an zeresana ematen. Bereziki gustatzen zaigu Corey Tauylor estatubatuarrarekin batera kaleratutako ‘Game’ izenburuko kantua. Irakurri gehiago
Musika 

Maren, pop berriaren freskotasuna

‘Margaritas y lavanda’ du izenburu Maren kantari eta konpositore gernikarraren lehen diskoak. Freskotasuna darie haren kantu guztiei, adibidez ‘Estación internacional de Teruel’ arrakastari eta ‘Fotosíntesis’ bikainari. Marenek ‘La Voz Kids’ telebista saioan aurkeztu zuen bere burua, musikan bide propioa jorratzeko batere konplexurik ez duela erakutsiz. Zuzenean ikusteko aukera izan dugu (adibidez, Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskaini zuen emanaldi bikainean) eta… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Ithaka + Muzak (Katapulta Tour)

Kontzertu interesgarria Ithaka eta Muzak taldeekin, Gipuzkoako talentu gazteak sustatzea helburu duen Katapulta Tour zirkuituaren baitan. Ithaka taldea 2021ean sortu zen, Orioko eta Zarauzko lau gazteren ekimenez. Hauek dira taldeko kideak: Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua), Eneko Eizagirre (Baxua), Arantza Igartua (Gitarra eta ahotsak) eta Josune Freire (Bateria, saxofoia eta ahotsak). 2022an Euskadi Irratiak antolatutako Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Barrexerka (Katapulta Tour, Kutxa Kultur Kluba)

Barrexerka antzerki konpainia gazteak emanaldia eskainiko du azaroaren 24an Donostian, Katapulta Tour zirkuituaren baitan. Euskarazko umorea du ardatz Barrexerka konpainiak. Esketxak, bakarrizketak eta antzerki-pieza laburrak uztartzen dituzte emanaldietan. Bederatzi gaztek osatzen dute taldea: Peru Ansorenak, Nerea Aranburuk, Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, Amaia Rojok, Graxi Arregik, Ekain Arrietak, Garazi Mitxelenak eta Amaia Iraundegik. Gipuzkoako artista gazteak bultzatzea du helburu Foru Aldundiak… Irakurri gehiago
1 23 24 25 26 27 35