2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Sutagar: Alarma

Euskal metalaren aitzindariek lan berria grabatu dute. ‘Alarma’ albumean, Sutagar taldearen bilakaera islatzen duten kolore musikalak ageri dira: abiadura handiko kantuak, kantu lasaiagoak, speed metal eta thrash azkarrena, eta baita metal pisutsu eta klasikoena ere. Sei urte igaro dira 2016an Maitasunari Pasioa estudioko azken lana kaleratu zutenetik. Tartean antzokietako bira arrakastatsua ere egin dute. Berri pozgarria beti euskal musikarentzat Sutagarren… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Sara Zozaya: Nara

Sara Zozaya artista donostiarrak lan berria oparitu digu 2023. urtean. ‘Nara’ album luzean, sentiberatasunez beteriko hamar kantu dotore bildu ditu Musikari donostiarraren estilo pertsonal eta barnerakoia are gehiago atzematen da bakarka hasi denetik, The Roof eta Nerabe taldeetakin abestu ondoren. Zurezko kutxa txiki batean itxaroten egon ondoren, artista donostiarraren letrak eta doinuak askatu, ernatu eta loratuko dira, Arrigurri kolektiboak egindako… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Eire: Zauriren bat bistan

Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen dute Eire taldea. ‘Zauriren bat bistan’, pop elektronikoz betetako debuteko lana aurkeztu dute. Euren logelan sortzen dituzte abestiak elkarlanean. Maiak konposatu eta Salegik ekoizten ditu, Kantuz kantu joan dira osatzen EPa, sormen askatasunetik, gustoko dituzten genero eta soinu ezberdinetara hurbilduz. Hurbiletik jarraitu beharreko proiektua. Irakurri gehiago
Kategorizatu gabe 

Txopet: Nahiz eta jausi

Txopet taldeak estudioko lan luzea aurkeztu du 2023an. ‘Nahiz eta jausi’ izenburupean, hamar kantuz osatutako bilduma osatu dute. Kantu guztiak Eten Espazio Sonoro-n ekoitzi dira, eta leku horretan grabatu ez ezik, konposatu eta garatu ere egin dira. Gainera, taldeari forma emateko orduan funtsezkoak diren hitzaldi- eta hausnarketa-ordu kontaezinak eman dira. NAHIZ ETA JAUSI berezko estilo baten bilaketa naturala da, identifikatuta… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Kategorizatu gabe Musika 

Akaleia: Ondoloin

Akaleia du alter ego Oihana Rodriguez musikari eta sortzaileak. Izatez teklatu jolea eta estilo desberdinetako hainbat taldeetan jo izanaz gain, ibilbide luzea du musikaren munduan. 2023an, bakarkao ibilbideari ekin dio. Eta erabaki horren emaitza dugu ‘Ondoloin’ albuma. Elektronika, pop-a, rocka eta baita metala ere uztartzen ditue bere koktel Oihana Rodriguez “Akaleia” izenpean aurkezten zaigun artista bat da. Izatez teklatu jolea… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Kuartela

Disko kolektibo interesgarria iritsi zaigu Aretxabaleta aldetik. Bertan Kuartela izeneko kultura elkartean elkartzen dira musika taldeak ideiak trukatu eta ensaiatzeko. 2023an, berriz, estudioko albuma osatu dute talde horien abesti banarekin. Diskoan estilo ugari aurkitu ahal izango ditugu, besteak beste funka, heavya, gaita, punka, teknoa, dantza, psychobillya, rocka, popa eta reggaea. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Txakurdrilo

Rap-a, eletronika, trap-a edota regetoia. Estilo ugari sartzen dira Txakurdrilo talde iruñarraren koktel-ontzian. Solo Txakur eta Drrn musikariek osatzen dute eta 2023an taldearen izen bera daraman autoekoiztutako lana aurkeztu dute. Zazpi kantu entzun daitezke albumean, guztiak euskaraz Carlos Puebla kantautore kubatarraren bertsio bat izan ezik. 2023 urtean Iruñean sortzen da Txakurdrilo. Bi lagunek osatzen dute banda: Solomo Txakur eta Drrn.… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Ithaka: Biluzten

Ithaka taldea Katapulta Tour zirkuituaren 2023ko edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Aurretik, 2022an Gaztea Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten. Alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetatik mugitzen dira Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua). ‘Biluzten’ izeneko debuteko albuma aurkeztu dute 2023an. Bertan nabaria da Muse, Joy Division, Belako, Lukiek… Irakurri gehiago
1 11 12 13 14 15 35