Sara Zozaya: Nara

Partekatu

Sara Zozaya artista donostiarrak lan berria oparitu digu 2023. urtean. ‘Nara’ album luzean, sentiberatasunez beteriko hamar kantu dotore bildu ditu

Musikari donostiarraren estilo pertsonal eta barnerakoia are gehiago atzematen da bakarka hasi denetik, The Roof eta Nerabe taldeetakin abestu ondoren.

Zurezko kutxa txiki batean itxaroten egon ondoren, artista donostiarraren letrak eta doinuak askatu, ernatu eta loratuko dira, Arrigurri kolektiboak egindako diskoaren azaleko eskaileretatik jauzten diren loreak bezala. 
Ezagutzen ditugun hiru aurrerapen singleez gain («Misty», «Caravan» eta «Maitia»), beste zazpi abesti daude: «Lo», «Parece», «xxx», «Nara», «The Sun», «Aingurak» eta «Uda». Horiek guztiak ZABALAk ekoitzi ditu eta iragana eta oraina ezin hobeto lotzen dituzte Sara Zozayaren aurreko beste lan batzuetan ikusten zen moduan. 

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu