Ithaka: Biluzten

Partekatu

Ithaka taldea Katapulta Tour zirkuituaren 2023ko edizioan parte hartzeko hautatu zuten. Aurretik, 2022an Gaztea Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi zuten. Alt rocka, stonerra, post-punka edo post-rocka bezalako generoetatik mugitzen dira Josune Freire (bateria), Eneko Eizagirre (baxua), Arantza Igartua (gitarra) eta Leire Olariaga (ahotsa eta teklatua).

‘Biluzten’ izeneko debuteko albuma aurkeztu dute 2023an. Bertan nabaria da Muse, Joy Division, Belako, Lukiek edota Wolf Alice bezalako taldeen eragina.

Post-covid garaian sortutako talde honen kantuak, esperantza eta helduleku finkorik gabeko gizarte baten inguruan mintzatzendira. Atmosfera ilunak, riff gogorrak eta teklatu geruza indartsuak. Zuzenean entzuteko irrikaz gaude!

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu