Gazte Sortzaileak 2025 deialdian saritutako proiektua aurkeztu dute Gasteizen

Iker Clavero Gasteizko artista eta ekoizleak Doluak disko kontzeptuala aurkeztu du Izaskun Arrue Kulturgunean. Lana Gazte Sortzaileak 2025 deialdian hautatutako proiektuetako bat da.

Gazte Sortzaileak bekaren helburua euskarazko kultur-proiektuak sortzea da. Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek sustatzen dute, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin.

Doluak Claveroren bakarkako lehen disko kontzeptuala da, 2025eko azaroan argitaratua. Abestiz abesti, doluaren faseak eta horien arteko kontraesanak lantzen ditu: krisia, ukapena, amorrua, negoziazioa, depresioa eta onarpena. Pop elektroniko intimista eta sentikortasun emozionala uztartzen ditu.

Proiektuak dolua galeraren ondoren hasten den bidaia gisa ulertzen du: ez da bide zuzena, ezta ordena jakin batean gainditu beharreko etapa multzoa ere. Aurrera egitea ez da ahaztea, galerarekin bizitzen ikastea baizik.

Erlazionatutako sarrerak