Barjaula: drag-aren mundua ezagutzeko tailerra Gasteizen
Tumatxa Gazteak
Drag-a glamourra, folklorea eta kritika soziala uztartzen dituen adierazpen artistikoa da. Horren mundura gerturatzeko aukera izango duzu Gasteizko LABE Gazte Laborategian, Barjaila: drag & show jardueraren eskutik.
Saioa azaroaren 27an egingo da, 19:00etatik 22:00etara, eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Protagonista Barjaula Travesti (Blau Piqué) izango da, Euskadiko drag king artista, sortzailea eta aktibista.
Jarduerak bi atal izango ditu. Lehenengoan, pertsonaien sorkuntza, makillajea, jantziak eta drag-aren adierazpen artistikoa landuko dituzte, sormen- eta interpretazio-tresna gisa. Bigarrenean, berriz, zuzeneko ikuskizuna izango da, musikarekin, performancearekin eta eszenaratzearekin.
Barjaula Travestiren proposamen artistikoak kabareta, poesia eta pentsamendu kritikoa uztartzen ditu, genero-adierazpenaren inguruko ikuspegi berriak ezagutzeko aukera eskainiz.
Doakoa da, baina aurrez izena eman behar da, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Izen-ematea azaroaren 23ra arte egongo da zabalik. Bestela, 010 telefonora (945 161 100) deitu edo Gazte Informaziorako Udal Bulegora (OMIJ) jo dezakezu.
Animatu drag-aren mundua ezagutzera eta adierazteko modu berriak probatzera!
Informazio gehiago: Gasteizko Udalaren web orrian.
