Emantzipatu nahi duzu? Ezagutu eskura dituzun laguntzak!
Tumatxa Gazteak
Etxetik alde egin eta zure bizi-proiektua hasi nahi duzu? Edo dagoeneko emantzipatuta zaude eta zure egoera sendotu nahi duzu? GAZ eta Emantzipa ekimenek bidea errazteko informazioa eta laguntza eskaintzen dizkizute.
GAZ emantzipazio-prozesuan laguntzeko informazio- eta orientazio-zerbitzua da. Ikasketei, lanari, etxebizitzari eta errenta-laguntzei buruzko zalantzak argitzeko aukera izango duzu, zure beharretara egokitutako aholkularitzarekin. Kontsultak WhatsApp bidez (646 109 126), gaz@euskadi.eus helbidean edo GAZ komunitatean egin ditzakezu. Aurrez aurreko arreta ere eskaintzen dute.
Bestalde, Emantzipa Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza da, 23 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendua, emantzipazioa errazteko eta sendotzeko. Eskaera onartuz gero, laguntza gehienez 24 hilabetez jaso dezakezu, baldintzak betetzen dituzun bitartean.
Eskaera online egin dezakezu, BakQ identifikazio elektronikoa eta beharrezko dokumentazioa erabiliz. 2026ko azaroaren 30era arte aurkez dezakezu eskabidea.
Ezagutu aukerak eta eman lehen urratsa zure emantzipazio-proiektuan!
