Barriek 2025: arte garaikidearen erakusketak Rekalde Aretoan

Tumatxa Gazteak

Arte garaikidea gustuko baduzu, oraindik garaiz zabiltza Barriek 2025 erakusketa-zikloa ezagutzeko. Rekalde Aretoan egiten ari dira erakusketak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sormenerako Beken hamargarren edizioan hautatutako artisten lanekin.

Egun hauetan, Ra Asensiren proiektua ikus daiteke, baina erakusketa laster amaituko da: apirilaren 12an itxiko ditu ateak.

Ondoren, apirilaren 14tik aurrera, Mar de Dios artistaren erakusketa hartuko du aretoak. Horrela, Barriek programak sortzaile gazte eta garaikideen lanak publikoari hurbiltzen jarraituko du.

Barriek 2025 ekimenak aukera ematen du artearen joera berriak ezagutzeko eta sortzaileek garatzen dituzten proiektuak gertutik ikusteko.

🎨 Arte garaikidea deskubritu nahi baduzu, Rekalde Aretoa bisitatzeko momentu aproposa izan daiteke.

 

Erlazionatutako sarrerak