“Carne y Arena” esperientziaren inguruko jarduerak heldu dira Bilbora 🌍

Tumatxa Gazteak

🫀 Alejandro González Iñárrituren “Carne y Arena” esperientzia murgiltzailea ikusteaz gain, migrazioaren inguruan hausnartzeko jarduera bereziak be antolatu dira Bilbon.

📍 Topaketa guztiak Itsasmuseumen egingo dira, eta sarrerea doakoa izango da.

💡 Egitarauaren helburua migrazino garaikideen inguruko sentsibilizazinoa eta hausnarketea sustatzea da.

Hona hemen hitzordu nagusiak:

1️⃣ “Indarkeriari eta xenofobiari aurre egiteko ikuspegiak gaur egungo testuinguruan” solasaldia.
📅 Apirilak 9, 18:00etan.

2️⃣ “Afro Etorkizunaren Kartografia” erakusketea.
📅 Apirilaren 9tik 26ra.
🎉 Inaugurazinoa: apirilak 9, 20:00etan.

3️⃣ Hausnarguneak, Bilbon bizi diran pertsona migratuen esperientziak entzuteko eta partekatzeko saioak.
📅 Lehenengo topaketea: apirilak 16, 18:00etan.
📝 Aurretik izena emon behar da.

✨ Migrazinoaren inguruko beste begirada batzuk ezagutu eta esperientzia errealak entzuteko aukera interesgarria izango da.

➡️ Informazio gehiago eta izen-ematea ikusteko, sartu Bizkaia Gazteak Instagram profila helbidean.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

Erlazionatutako sarrerak