Xsakara + DJ Blessive + Mise en Abyme (Gipuzkoan Gazte 2022)

Partekatu

Xsakara, DJ Blessive eta Mise en Abyme taldeek kontzertua eskainiko dute Eibarren, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan.

Mise en Abyme Ander Cenitagoya, Aitor Suarez eta Andoni Sudupek osatutako Eibarko rock-metal progresibo instrumentaleko taldea da. Bilbo Hiria talde berrien lehiaketan finalerdirako sailkatzea lortu zuten 2018an eta ‘Emergence’ izeneko lehen diskoa grabatu zuten 2019an.

XSakara Bermeoko rapero gaztea dugu. 16 urte zituela hasi zuen bere musika-ibilbidea, eta hiru Album eta EP bat grabatu ditu dagoeneko. Elektronika, funka, trap-a eta bestelako estiloak fusionatzen ditu bere musikan.

DJ Blessive Bilboko dj gaztea da. 20 urterekin, hainbat areto eta jaitan aritu da. Horrez gain, Back Stage eta Fever aretoetan egoitzak ere egin ditu. Publikoarekin lokarri berezi bat sortu du, eta bere saioak energia haundiko soinuez elikatzen ditu, energia maila handia lortuz.

Noiz: Irailak 17

Ordutegia: 18.30

Non: Erreabal Plaza, Eibar

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu