2023ko musika nobedadeak Musika 

Eider: Loratzen

Eider (Eider Sáez, Lazkao, 1998) Nogen taldeko ahotsa izan zen 2018tik 2022ra bitartean, bakarkako ibilbideari ekin aurretik. 2023an ‘Loratzen’ izenburuko EP fresko eta harrigarria argitaratu du. Pop eta elektronikaz betetako sei kantu bildu ditu bertan, bere burua aurkitzeko bidea eta azken urteetan bizitako esperientziak, emozioak eta pertzepzioak erakusten dituzten doinu dotoreak. 2023. urteko ezusteko gozoenetakoa izan da, euskal musikari dagokionez.… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Golden blend: Bonben Zaldunak

Debuteko albuma argitaratu du 2023an Golden Blend talde gipuzkoarrak. Besteak beste Red Hot Chilli Peppers, Nirvana, The Offspring edota Smashing Pumpkinsen eragina aitortzen dute lana osatzen duten hamaika kantuetan. Bergara eta Antzuolako lau gazte dira dute Golden Blendeko kideak: Xabier Iñurrieta (gitarra eta ahotsa), Alatz Etxebarriarteun (gitarra eta ahotsa), Julen Garmendia (baxua eta koruak) eta Antxon Arregik (bateria eta koruak) Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 9