Siglas + Ramada Inn (Katapulta Tour, Donostia)

Partekatu

Siglas eta Ramada Inn taldeek kontzertua eskainiko dute Donostiako Kutxa Kultur Fundazioaren Kluba aretoan, Gipuzkoako artista gazteak sustatzea helburu duen Katapulta Tour zirkuituaren baitan.

2022ko udaberrian Donostian sortutako laukotea dugu Siglas taldea. 90eko indie-aren eta pop revival-en eragona nabaria da Jessica, María, Luis eta Diegok osatzen duten taldearen musikan, Pop doinu freskagarriz betetako hamar kantu ondu dituzte dagoeneko, horietako lehena ‘Luna verde’ single-a.

Ramada Inn taldeak 70eko rock klasikoa du eragin nagusitzat. Juan Valls gitarrista eta abeslariak, Ander Etxaniz baxu-jotzaileak (Lenao, Zingira), Iñigo Ugarte gitarristak (Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) eta Mikel Marco bateria-jotzaileak (Herstura) osatzen dute taldea. 2021eko uztailean ‘Pills for Horses’ izeneko lehen lana grabatu zuen Andoaingo Garate estudioetan,

Noiz: Abenduak 16.

Ordutegia: 21.00.

Non: Kutxa Fundazioaren Kluba Aretoa (Donostia).

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu