Punto Zero Zikloak pop berriena dakar Sala Bbk-ra
Pop berriari eta hasten ari diren musikari berriei eskainitako Punto Zero zikloaren bigarren edizio hartuko du martxoaren 16tik ekainaren 1era bitartean.
Jaialdiaren helburua da sortzen ari den eszenako talde eta musikarien musika erakustea, batez ere gazteenena. Sarrerak dagoeneko salgai daude zinemaldiaren web orrian.
Jaialdiak 360º izeneko formatu berria inauguratuko du zenbait kontzertutan. Horretarako, ez da agertokirik erabiliko eta bandak platea diafanoaren erdira jaitsiko dira, besaulkiak kenduta. Hala, ikusleek erabat inguratuko dituzte musikariak lau aldeetatik.
Hauek dira Punto Zero zikloan parte hartuko duten taldeak (kontzertu guztiak 20.00etan izango dira):
Martxoak 16: Trashi + Suave.
Martxoak 30: Benizze + Divorce from New York.
Maiatzak 4: Elena Setien + Vicente Navarro.
Ekainak 1: _Juno.