Itzali eta Piztu: bertsoa eta elektronika pizten dituen esperientzia berria

Zer gertatzen da bertsolaritza eta musika elektronikoa nahasten baditugu? Erantzuna Itzali eta Piztu da: bertso saio elektroniko bat, ohiko formatuak irauli eta diziplina biak modu libre eta sortzailean elkartzen dituena. Proiektuaren atzean Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola daude, eta Lankuren ekoizpena da.

Urtarrilaren 24an, 20:00etan, Lasarte Aretoan (Igorre) izango da hitzordua. Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlanak reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edo popa bezalako doinuak bertso-neurrietara ekarriko ditu. Gainera, bertso-doinutegi tradizionaleko piezak ere berrasmatuko dituzte erritmo elektronikoekin eta ahots efektuekin.

Helburua argia da: bertso-doinu berriak sortzea, publiko gazteari ere zuzenean heltzeko moduan. Bertsolariak doinutegi berritu baten gainean inprobisatuko dute, musika elektroniko garaikideko erreferenteak oinarri hartuta.

Sarrerak: 5 € (bazkideak 3,75 €)

Aurretiko salmenta: https://lasartearetoa.janto.es/eu

Ez galdu aukera: piztu belarriak, itzali aurreiritziak, eta etorri bertsoa beste modu batean bizitzera. ⚡🎤

Erlazionatutako sarrerak