Milioi bat euro baino gehiago Nafarroako gazteendako!
Albiste ona Nafarroako udal eta toki entitateentzat! Nafarroako Gazteriaren Institutuak 1.008.000 euro bideratuko ditu gazteendako zerbitzuak eta espazioak hobetzeko.
Dirulaguntzen zatirik handiena, 708.000 euro, udalerriek gazteriaren aldeko politikak indartzera bideratuko da. Horri esker, gazteria planak garatzen ahalko dituzte, gazteriako teknikariak kontratatu eta gazteen parte-hartzea sustatzen duten programak martxan paratu. Gainera, Gazte Informazio Zerbitzuek (GIZ) ere langileak kontratatzeko laguntza jasoko dute.
Bestalde, 300.000 euroko beste deialdi batek jabetza publikoko gazte espazioak ekipatzen lagunduko du. Altzari berriak, ordenagailuak, ikus-entzunezko materiala eta gazteendako espazio erakargarriagoak sortzeko behar diren baliabideak finantzatzen ahalko dira.
Neurri hauek guztiak Nafarroako Gazteriaren Estrategia 2025-2028 planaren barruan kokatzen dira. Helburua argia da: udalerriek gazteen beharrei hobeki erantzutea, emantzipazioa, ongizatea, parte-hartzea eta gazte informazioa indartuz.
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es
