Metalaren sektorean lan egin gura? Prestakuntza eta orientazinoa zure zain 🧑‍🏭

Tumatxa Gazteak

⚙️ 30 urtetik beherakoa bazara, Bizkaian bizi bazara, Lanbiden alta emonda bazaude eta enplegu bila bazabilz, interesau ahal jatzun aukera bat dago martxan: Laneratzen Laguntzeko Programa: Metalaren Industria.

🥽 Prestakuntza ibilbide honek metalaren sektorean beharrezkoak diran gaitasunak lantzeko aukera eskaintzen dau, besteak beste:

✔️ Arku bidezko soldadura, gas babesleagaz eta elektrodo kontsumigarriagaz.
✔️ MIG/MAG soldadura.
✔️ Bardintasunaren inguruko prestakuntza.
✔️ Lan orientazinoa, aktibazinoa eta bitartekaritzea.

🚀 Lan merkatuan sartzeko edo zure profila indartzeko aukera ona izan leiteke, sektoreak profesional kualifikatuen beharra izaten jarraitzen dauelako.

⏳ Izena emoteko epea apirilaren 15ean, eguaztenean, amaituko da.

➡️ Eskaerea egiteko, sartu Bizkaiko Enplegu Ataria helbidean.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

Erlazionatutako sarrerak