Merina Gris + Dj Javi y Dj Ephy (Gipuzkoan Gazte 2022)

Merina Gris taldeak kontzertua eskainiko du Zarautzen, Dj Javirekin eta Dj Ephy-rekin batera. Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan antolatu dute emanaldia.

Elektronikaren eta elementu organikoen artean mugitzen da Merina Gris, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika talde gazteetako bat.

Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sarak, Julenek eta Paskalek. Durangoko Azokan aurkeztu zuten ‘Gureak ez direnak’ izenburuko EPa. Haren ondotik etorri da ‘Zerua orain’ Lp-a.

Pop zakarra egiten dutela diote. Etiketa guztien gainetik, hurbiletik jarritzeko moduko proiektu gaztea da zalantzarik gabe.

Noiz: Urriak 14

Ordutegia: 18.30

Non: Lizardi Aretoa, Zarautz

Erlazionatutako sarrerak