Memeka lehiaketaren azken txanpa: zure botoak erabakiko du irabazlea!

Memeka euskarazko meme-lehiaketa bere fase erabakigarrian sartu da. Orain zure txanda da: bozkatu zure meme gogokoenak eta lagundu irabazlea aukeratzen


Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak antolatutako Memeka lehiaketa bozketa-fasera iritsi da, eta azken une hauetan ikusleen botoak izango dira nagusi. Guztira, 30 meme original eta dibertigarri igaro dira bigarren fasera, eta horien artean boto edo “like” gehien jasotzen dituzten bi memeak izango dira irabazleak.

Parte hartzea oso erraza da: sartu www.memeka.eus webgunean edo lehiaketako sare sozialetan —Instagramen (@memeka) eta Pixelfeden (memeka.eus)—, eta eman zure botoa gustukoen dituzun memeei. Baina ez lokartu: bozkatzeko azken eguna azaroaren 16a da!

Bi sari banatuko dira:
🏆 200 euro + kamiseta webguneko boto gehien jasotzen duen memearentzat.
🏆 150 euro + kamiseta Instagram eta Pixelfed kontuetan “like” gehien jasotzen duenarentzat.

Meme irabazleak azaroaren 17an iragarriko dira, memeka.eus-en eta sare sozialetan.
Ez galdu aukera: euskaraz barre egin, bozkatu eta parte hartu sareetako lehiaketarik dibertigarrienean!

Erlazionatutako sarrerak