Kultura zaleentzako abantaila berriak Bizkaian

Tumatxa Gazteak

Musika klasikoa eta museoak gustuko badituzu, interesatuko zaizu albiste hau. Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru Museoek bat egin dute “Kultura artearen grinaz” kanpaina martxan jartzeko.

Ekimenari esker, foru-museoak bisitatzen dituztenek edo BOSen 2025-2026 denboraldiko kontzertuetara joaten direnek hainbat abantaila esklusibo eskuratu ahal izango dituzte.

🎻 Deskontuak BOSen kontzertuetarako sarreretan
🏛️ 2×1 promozioak aukeratutako foru-museoetan
📅 Kanpaina 2026ko ekainaren 30era arte egonen da indarrean

Helburua da Bizkaiko kultur eskaintza herritarrengana hurbiltzea eta musika zein ondarea modu erakargarriagoan ezagutzeko aukera ematea.

Kontzertu batera joateko edo museo bat bisitatzeko aitzakia bila bazabiltza, hau izan daiteke kulturaz gehiago gozatzeko une aproposa 🎼✨.

Erlazionatutako sarrerak