Ilargi – “Dolu(s)min): minetik argira egindako pop bidaia 🌙💔

Ilargik 2025ean kaleratu du “Dolu(s)min”, autoeditatutako disko berezi eta hunkigarria. Pop estiloko zortzi kantaz osatua dago, eta abiapuntua oso pertsonala da: artistak bere aitaren heriotzaren ondoko dolu prozesua hartu du inspirazio iturri.

Diskoa ez da bakarrik bere bizipenetan oinarritzen: Iñurri eta Esku Hutsik elkarteek parte hartu dute, testigantza ezberdinak eskainiz. Horrela, kantuetan dolu mota desberdinak, prozesuan sortzen diren egoerak eta une gogorretan babesgune diren pertsonak agertzen dira.

CD formatuan argitaratu da (10 €tan), eta barruan sorpresa polit bat dakar: Juan Ramon Makuso poetaren hiru olerki. Gainera, Hil artean bizi kantan, Iñurritik jasotako testigantzetatik sortutakoan, Ines Osinaga eta Marina Landa (Aria) izan dira kolaboratzaile.

Ilar“Dolu(s)min” diskoa minetik edertasuna sortzeko adibide polita da: samurra, zintzoa eta benetakoa. Entzuteko modukoa, bihotzarekin.

Erlazionatutako sarrerak