Galbahe – Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko: poesia musikara eramanda

Galbahe taldeak bere lehen diskoa plazaratu du izenburu indartsu batekin: Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko. Proiektu berezi honen oinarrian Gotzon Barandiaranek eta Susa argitaletxeak 2024an kaleratutako Galbahea liburua dago: bertako poemak musikatu, eta horietatik hamar kanta sortu dituzte.

Hamaikagarren pieza berezi bat ere badakar diskoak: amaiera gisa jarritako “Wafa”, Koldo Izagirren testuarekin eta Tapia eta Leturiaren doinuarekin. Galbaheko kideek helburu argi batekin heldu diote lanari: poema bakoitzak berez duen musika ahalik eta fidelen transkribatzea, testuen ahotsa eta izaera desitxuratu gabe.

Bidean, lagun eta kolaboratzaile ederrak izan dituzte: Amets Aranguren, Gaizka Sarasola, Gorka Urbizu eta Maia Iribarne kantulagun aritu dira kilker-batza honetan.

Poesia, musika eta sentiberatasuna uztartzen dituen lehen lana da hau. Lasai entzuteko, barrura sartzeko eta hitzen indarra beste modu batean bizitzeko disko bat.

Erlazionatutako sarrerak