Ikusizko Arteen Biurtekoa (Alacanteko Unibertsitatea)

Partekatu

Alacanteko Unibertsitateak PLURI-IDENTITATS Ikusizko Arteen Biurtekoa egiteko lehiaketa ireki du.

Horren helburua da diziplina anitzeko proposamen artistikoak erakusteko espazio bat sortzea, nortasun etniko-kulturalak, afektibo-sexualak eta funtzionalak eraikitzeko mugak zalantzan jarri, desafiatu, gainditu eta eraisteko.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute hamasei urtetik gorako artista edo kolektiboek, edozein genero eta nazionalitatetakoak izanik ere.

1.000 euroko saria eta 500 euroko bi akzesit banatuko dira. Proposamenak 2023ko urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu