Haur eta gazteen ilustrazio lehiaketa

Haur eta gazteen ilustrazioa atsegin duten gazteek ‘Cultura Inquieta’ webguneak eta Iberdrola enpresak sustatutako lehiaketa honetan parte har dezakete.

Lehiaketaren helburua da gazteenek beren sormena aske utz dezaten bultzatzea, eta beren fantasia edozein euskarritan marraztu, zirriborratu eta irudikatzeko askatasuna erakustea.

‘Ilustraciones Inquietas’ lehiaketak 3.400 euro banatzen ditu hezkuntza, arte eta kulturako sarietan eta bi kategoriatan: haurrak (5-11 urte) eta gazteak (12-17 urte). Lehiaketan parte hartzeko azken eguna 2023ko urtarrilaren 4a da.

Erlazionatutako sarrerak