#GazteTalent 2021 lehiaketak baditu irabazleak
Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan egiten den #GazteTalent rock lehiaketaren 2021eko edizioaren irabazleak jakinarazi dituzte. 14 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa Gasteizko Udalaren laguntzarekin antolatzen dute:
-Tilda (Gazte Talent Saria): Euskaraz zein erdaraz rock progresiboa egiten duen Gasteizko boskotea. Musika-esperientzia handia duten bost musikarik osatzen dute proiektua.
-Deserrite (Laboral Kutxa Gaazte Talent Saria): Buruda bailarako hard-rock talde euskalduna. Gasteizen ikasten dute taldekide guztiek. Taldearen izena ‘erbesteratuak’ bezala itzuliko litzateke gaur egun eta Larramendiren Hiztegi Hirukoitzetik hartuta dago.
-Intxixu (Euskarazko Talderik Onenaren akzesita): Euskal Pagan Fok garaikide taldea. Lau urtez ibili dira kalejirak eta kontzertuak egiten. Mari Jainkosari abesten diote, alboka, gitarra eta perkusioa erabilliz.
-Lola Oiarzabal (Emakumeak Akzesita): Maverick Keys taldeko kidea, 18 urteko abeslari gasteiztarra da. Eroso sentitzen da ‘indie-pop’ estiloan. ‘Desde dentro’ izenburuko lehen EPa argitaratu du.
Zorionak irabazleei.