Filandón heldu da Bilbora: joskintza, sormena eta belaunaldien arteko topaketea 🧵
Tumatxa Gazteak
💛 Apirilaren 25ean, urteko lehenengo FILANDÓN: Belaunaldien arteko Joskintza Topaketak egingo dira La Perreran, 11:00etatik 14:00etara.
🪡 Belaunaldi desbardinak batu, ehungintzako teknikak ikasi eta sormena partekatzeko espazio berezia izango da. Bertan, besteak beste, brodatua, kakorratza eta upcycling teknikak lantzeko aukerea egongo da.
🌿 Jarduerea Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Bokashi proiektuaren laguntzagaz antolatu da.
✨ Moda jasangarria gustetan bajatzu, eskulanak maite badozuz edo beste pertsona batzuk ezagutu gura badozuz, plan ezin hobea izan leiteke.
✅ Parte hartzea doakoa da. Materiala eroan eta animau parte hartzera.
➡️ Izena emoteko eta xehetasun gehiago ikusteko, sartu Bizkaia Gazteak Instagram profila helbidean.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
